ERTE-s

Gaur egun, Gobernuak uste du gehienezko langabezia-prestazioa bakarra izango dela (zenbat seme-alaba dituzten kontuan hartu gabe, etab.), hasiera batean, eskaerak azkartzeko, egoera ikusita eta lehen aldiz, enpresak izapidetzen baititu langileak SEPEra joan beharrean. Egoera hori amaitzen denean, langileek, behar den dokumentazioa aurkeztuta (familia-liburua...), beren egoera pertsonalaren arabera prestazioa osatzeko eskatu ahal izango dute, etendura-datatik atzeraeraginezko ondorioekin, eta desberdintasunak ordaintzeko.

SEPEro kontsulta egin ondoren, ERTE kasuetan prestazioa Espainiako SEPEren kontura izango dela dirudi. Kontratua iraungiz gero, Frantziako langabeziara joan beharko du.

Ez dago argi. Errege Dekretuak ezartzen du bertan aipatzen diren neurriak enplegua 6 hilabetez mantentzeko konpromisoarekin aplikatuko direla. Ez ditu ezartzen ez betetzearen ondorioak, ez eta enpleguari eusteko modua ere. No es una cuestión clara. El Real Decreto establece que las medidas en él contempladas serán de aplicación con el compromiso de mantenimiento del empleo durante 6 meses. No establece las consecuencias de su incumplimiento, ni la forma del cómputo de ese mantenimiento del empleo. Ez du esaten ERTEa aplikatzean langile horiek izan behar duten kontratatuak, edo batez besteko enplegu-bolumenari dagokion. Xedapen hori garatzen duen araudia ikusi arte itxaron behar da.

Kontu hori ez da gure eskumenekoa, SEPEren esku dago eta ezin dugu jakin. Inola ere ez apirilaren bukaera baino lehen.

Eztabaidarako gai izan daiteke, ondorioen erregulazioa dekretuz aldatzen baita. Gaur egun, ezin zaie aldi baterako kontraturik iraungi ERTEa duten langileei. Esan dezagun ERTE delakoaren iraupena parentesi bat bezalakoa izango dela. Adibidez: martxoaren 1etik 30era hilabete baterako kontratatutako langilea. ERTEan martxoaren 15ean sartzen da, enpresan lanean 15 egunez aritu ondoren. Martxoaren 30ean ezin da kontratua amaitu. Gobernuak jarduerari berriro ekitea erabakitzen badu, kontratua betetzeko 15 egun geldituko zaizkio, balioz iraungi ahal izateko.

Banku batera joan beharko du kontu korronte bat irekitzera. Gaur egun, banku askok on line kontuak dituzte, eta datu pertsonalak bete eta NANa erantsi besterik ez duzu egin behar.

ERTE aurkezten dugunean, zenbakia ez da berehala esleitzen. Gure lurraldean aurkeztutako ERTE kantitateak direla eta, gutxi gora-behera bi edo hiru egunetarako zenbaki bat esleitzen digutela ikusi dugu. Ez kezkatu. Jakinaraziko dizugu.

Lan Agintaritzak 5 egun balioduneko epea du, zure ERTE aurkezten denetik, ezinbesteko arrazoirik dagoen ala ez erabakitzeko. Ebazpen adierazia eman dezake, baina dagoen kolapsoa dela eta, asko ez dira epearen barruan ematen ari. Lan arloko agintaritzak epe horretan erabakirik hartzen ez badu, ezinbestekotzat joko da, eta administrazioaren isiltasun positiboaren bidez baimenduko da.

Gero, langile bakoitzari ERTEa banaka jakinarazi beharko diozu, ematen dizkizugun ereduen bidez.

Ez da beharrezkoa langileek Lanbiden alta ematea. Izapide guztiak guk edo zure aholkularitzak kudeatuko ditu. Baina Lanbiden alta eman badute, ez da ezer gertatzen, langabezia-prestazioa berdin jasoko baitute.

ERTE gurekin tramitatu nahi baduzu, honako agiri hauek bidali behar dizkiguzu Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera, helbide elektroniko bakar batean:

  1. Elkarteak zuen izenean ERTEak tramitatzeko baimena sinatuta.
  2. Eguneratutako nortasun agiriaren fotokopia (i) bakarko empresariarena; (ii) ondasun erkidegoa-ren partaide guztiena; ala (iii) sozietate mugatuaren izenean sinatu behar duen administrariaren ala apoderatuarena.
  3. Sozietate mugatuen kasuan, sinatu behar duen administrariaren ala apoderatuaren izenpea jasotzen duen eskritura. Ondasun Erkidegoaren-en kasuan, konstituzio eskritura. Bakarko empresarien kasuan, JEZ-ean alta.
  4. En el caso de las Sociedades Limitadas, la escritura de la sociedad limitada en la que conste el apoderamiento de quien vaya a suscribir la documentación (bien sea de constitución de la sociedad o de nombramiento de administrador/apoderado). En el caso de Comunidad de Bienes, la escritura de constitución. En el caso de los empresarios individuales, el alta en el Impuesto de Actividades Económicas (IAE).
  5. JZE-an alta (IAE) non zein epigrafetan zaudeten altan agertzen den.
  6. Kasu bakoitzean itxiera total-a ala partziala den argitu behar diguzue. Itxiera partziala okindegiak ala etxerako zerbitzua duten jatetxe/tabernetan aplikagarria da).
    • Itxiera partziala izanez gero, langileei nola eragiten dien argitu behar diguzue (jardunaldiaren moztea ala egunka egin behar duzuen etenaldia), eta zein diren kasu bakoitzean neurriak eragindako langileak.
  7. Langile guztien datu pertsonalak: Izen eta abizenak, NAN zenbakia, jaiotze data, jaioterria, helbide eguneratua (oso garrantzitsua da oraingo helbidea ematea) eta telefonoa.
  8. Langileei emandako jakinarazpena aldi baterako enplegu erregulazioko espediente (ERTE) aplikatzen zaiela, sinatuta.